sábado, 15 de enero de 2011

Bernardo Atxaga: Euskal Herriaren "Bardoa".

Bernardo Atxaga ezagutu nuenean lanean nengoen. Euskal kulturari buruzko erakusketa bat "zaintzen" ari nintzen, eta hantxe agertu zitzaidan, Zarautzen. Amets bat bezala izan zen. Zoritxarrez ez nuen eskuetan etxean neuzkan bere eleberririk. Beno, ba paper hutsa hartu nuen eta Jainkoa lurrean nere aurrean izango banu, bere sinadura eskatu nion. Berak, bere izaera lotsagarriarekin, oso gentila izan zen eta eman zidan umore onez.



Ah, ez nintzen besterik esatera ausartu. Ah, ene Joseba, (barkatu konfidantza), baina zuri esker nire herriaren anima benetan ezagutu eta ulertu nuen. Bere argiak eta bere ilunpeekin. Zure euskera zoragarria, leuna eta gozoaren bidez. Irakurri nuen zure lehenengo ipuina "Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian izan zen"
eta gero "Behi euskaldun baten memoriak", Balantzategi.... Ze edertasuna eman daiteke hitz gozoekin...Gero, zuzenean, "Gizona bere bakardadean" liluratuta utzi ninduen. Eta "Obabakoak"...horrekin, Euskara eta Euskal Herriaren Nobel Saria irabazi zenuen, noizbait han Estokolmon konturatu dira Europako hizkuntz zaharraren poeta handia zarela, Euskera munduaren altxor bat dela eta zuri esker izango da.

Zure idazlanetan zure giza kalitatea, zure jakinduria irakurtzen da. Ohorea da euskaldun guztientzako zu gure artean izatea. Ni euskaldunberri izanda, are gehiago, zu nire arbasoen ardatsak erakutsi zenizkidan nire bihotzaren barne, gure herri maite eta madarikaturen zauriak eta edertasuna argitu diguzu zure euskera sendoa eta zoragarriaren bidez. Gure historia, gure gaurkotasuna, gure etorkizuna, zure jakinduariarekin. Mila esker, Bernardo, mila esker, Joseba.

www.atxaga.org

Este comentario habia que hacerlo en euskera. Que todos cuantos amen la humanidad, el arte y la cultura se acerquen a Bernardo, sus libros en castellano son el reflejo de la luz de la poesia y humanidad de su euskera y sus historias. ¡Gora gure Atxaga!

No hay comentarios:

Publicar un comentario